Urki dantza taldekoak Gernikan

Lehenengo Eusko Jaurlaritza 1936ko urriaren 7an eratu zuten Gernikako Juntetxean eginiko ekitaldian, Agirre lehendakaria buru zela. Efemeride hartatik 80 urte bete zirenean, ekitaldi instituzionala antolatu zuten Frankismoaren osteko lehendakari guztien parte hartzearekin. Hots, Garaikoetxea, Ardanza, Ibarretxe, Lopez eta Urkullu. Ekitaldi hartan Urki dantza taldeko hainbat kidek parte hartu zuten. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!