Lierni Mendiaren Marraz marra erakusketa ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urr. 11a, 02:00

Atzo arratsaldean zabaldu zuten Lierni Mendia marrazkilariaren lanekin osatutako 'Marraz marra' erakusketa Plazida Otaño Aiztondoko liburutegiko erakusketa gelan. Hilaren 30era arte egongo da zabalik:

Argazkiak

Villabonan jaio eta Asteasun bizi den artistak marrazkiak egiteko erabiltzen duen teknika berezia da, edo ez oso ohikoa behintzat. BIC boligrafoekin marrazten du, kolore bakarrean edo gehiagotan. Loreak edota egunerokotasuneko objektuak irudikatzen ditu, argi-itzalak nabarmenduz.

Erakusketaren ordutegia: Astegunetan 10:00-14:00 // 16:00-20:00. Larunbatetan 09:30-13:30.

Urriaren 22an, bestalde, bere teknika erakusteko tailerra eskainiko du Atxulondo kultur etxean, parte hartu nahi duen orori zuzenduta. Baita marrazten ez dakienari ere. Liernik adierazi duenez, marrazten ikasteko ikusten ikasi behar baita eta hainbat teknika erakutsiko ditu horretarako. Doakoa izango da tailerra eta parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da Zizurkilgo Udal bulegoetan. 12 urtez azpikoak heldu baten ardurapean gertura daitezke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!