Enplegurako prestakuntza

Beterriko udalek elektrizitate arloan lehen hastapena jasotzeko prestakuntza programa babestu dute, langabetuei zuzendurik dagoena. 

Lehentasuna izango dute 55 urtetik gorako langabetuek, 35 urtetik beherako langabetue, epe luzeko langabetuek eta DBE onuradunek.
Guztira 5 hilabeteko 6 kontratu eta 3 hileko 4 gauzatuko dira, lantoki ezberdinetan banatuta, bertako elektrikariaren eta lan-taldearen laguntzaile gisa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!