Lanei ekingo diete Joakin Larretan

Lanen iraupena lau hilabetekoa izango da, zeinaren bitartez errepidea zein espaloia zabalduko dituzten. Aste honetan bertan hastekoak dira. 

Denbora tarte horretan oinezkoentzat bidea irekita egongo bada ere, ibilgailuentzat bidea moztuta izango da. Bide alternatiboak erabili beharko dira. Lanen berri bizilagunek izan zuten joan zen irailaren 28ko bileran. Udalak ulermena eskatu die auzotarrei eta herrikideei: “Lanek sortaraz ditzaketen aldaketen aurrean bizilagunen ulermena eta laguntza eskatzen dugu”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!