Zizurkilgo Azoka Berezia, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urr. 6a, 02:00

Urriaren 9an izango da zertaz gozaturik Zizurkil Goian. 11:00etan zabalduko dute azoka, eta egun osoan zehar izango da zertaz gozaturik. Teodoro Hernandorena kale osoan zehar Zizurkilgo baserritarren 5 postu, eta beste 18 elikagai postu izango dira. Intxaur frontoian berriz, 23 artisauren lanez gozatzeko aukera izango da hurbiltzen direnen gozagarri. Autobus zerbitzua martxan izango da egun osoan zehar. Arratsaldean, ingude jasotzeko Euskal Herriko txapelketa izango da gozagarri.

Zizurkilgo Azoka Bereziak XIX. edizioa izango du aurtengoa. Aurtengo berrikuntza material birziklatuz egindako artisautza izango da. Material birziklatuak nola berrerabil daitezkeen erakutsiko digute Paleikek, Ainhoa Mujikak eta Idoia Elosegik azokaren erdigunean jarriko duten postuan.

Azokaz gain, beste hainbat ekintza egongo dira egun osoan zehar. Haurrei dagokienez, haurrentzako jolasak eta puzgarriak egongo dira goiz eta arratsalde udaletxe aurrealdean. Arratsaldean ponietan ibiltzeko aukera ere izango dute etxeko txikitxoenek.

Arratsaldean, herri kirolak

Bestalde, Zizurkilen jokatuko da ingude jasotzeko Euskadiko txapelketa. Bertan elkartuko dira gizon zein emakume onenak, markarik onenak egiteko ahaleginetan. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da proba, eta erakustaldi bikaina ziurtatua dago.

Bazkaria

Azken urteetan arrakastatsua izan da herri bazkaria, eta aurten bide beretik antolatzea erabaki da. Menua: Salda, bertako postuetako enbutidoa, bertako barazkiekin egindako paella erraldoia, euskal pastela, kafea eta txupitoa. Ohi bezala Zimiterioan eskainiko da bazkaria. Txartelak 15 euroren truke erosi daitezke Iriarte eta Egarri tabernetan. Soberan badaude, egunean bertan ere salgai jarriko dira.

Aurten, gainera, berrikuntza gisa, mahaiak eta aulkiak ere jarriko dira Zimiterioan, etxetik bazkaria eraman nahi dutenek erabili ahal izateko.

Doako autobusa, egun osoan zehar

Autobusak egun osoan zehar ibiliko dira gora eta behera, etengabe. 10:45etik aurrera Bulandegiko errotondatik eta Zubiarretxoko bidegurutzetik irtengo dira autobusak. Eguneko azkeneko autobusa, aldiz, 21:00etan irtengo da Zizurkil goitik.


 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!