Mikel apaiza gunea

Sorabillako elizaren eta erretoretxearen artean kokatzen den lur sailari Mikel apaiza gunea izendatzea adostu zuten alderdi guztiek, aurreko osteguneko Udal batzarraldian. Ana Carrere alkateak hartu zuen hitza, mozioaren inguruko azalpenak emateko eta Atxur Azurmendi herritarrak ere hitza hartu zuen.

Kronika:

Ana Carrere alkateak hartu zuen hitza, mozioaren inguruko azalpenak emateko: “Mikel Goenaga apaiza ezaguna dugu Andoainen bertan egin zuen lan izugarriagatik. Sorabillako erretoretxean mugimendua sortu zuen behar gehiena zuten pertsonei laguntzeko, eta aldi berean, herriko hainbat pertsona proiektu horren alde inplikatzea lortu zuen. Pertsona horietako askok udalari eskatu diote bere izena Sorabillako espazio jakin batean jar dezan”.

Bozketaren ostean, eskaera egin duen taldeko kide Atxur Azurmendik hitz egin zuen: “laster datorkigu Mikelen jaioteguna, azaroaren 5a, eta ondo legoke urteurren horrekin batera jarriko balitz plaka edo dena delakoa”. Horretarako arazorik ez dela egongo erantzun zion Carrerek.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!