Abian da XV. Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urr. 5a, 02:00

Abian da XV. Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketa. Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek har dezakete parte. Lan bakoitzaren hiru kopia aurkeztu behar dira azaroaren 18a baino lehen Zizurkilgo Udal bulegoetan:

6 urtetik aurrera, bost maila izango dira:

-A maila: 6-8 urte.

-B maila: 9-11 urte.

-C maila: 12-13 urte.

-D maila: 14-16 urte.

-E maila: 17 urtetik aurrera.

* Lehiaketako oinarriak Zizurkilgo Udal bulegoetan daude eskuragarri.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!