Adunako Herri eskolak martxan jarri du Berritsu irratia. Ostiralero izango dira emanaldiak, 10:00etan hasita. Berritsu irratia 98.2 FM frekuentzian emititzen da eta emanaldi bakoitzean gonbidatu bat izaten dute. Lehenengo emanaldian Joserra Gartzia euskal idazlea, kazetaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea egon zen eta bigarren emanaldian Josu Amilibia, Adunako alkatea izango da elkarrizketatua. Ostiral hau jai denez, ostegunarekin egingo dute aste honetako saioa, 10:00etan hasita. Elkarrizketaz gain, disko eskaintza, inglesaren txokoa edota lehiaketa ere eskainiko dituzte. Entzule guztiak gonbidatu dituzte telefono bidez zuzenean parte hartzera.943 692 949 telefono zenbakira deitu beharko da horretarako.