Xoxoka jaietan, aste honetan zehar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Xoxoka auzunean jaiak ospatuko dira aste honetan zehar. Gaur eta bihar lehen hitzorduak, eta gainerakoak asteburuan. Udalak jakinarazi duenez, ostiraletik igandera karpa ipiniko dute plazan.

Egitaraua:

Urriak 3, astelehena

  • 12:00 Festen hasiera.
  • 12:30 Herri kirolak: Telleria eta Mugerza anaiak elkarren aurka. Ondoren Elustondo anai-arreba trikitilariak.
  • 14:00 Bazkari herrikoia Jexux Mari Irazu eta Andoni Egaña bertsolariekin Adarra jatetxean.
  • 21:00 Afaria Xoxokako eskolan. Bakoitzak berea eraman!
  • 23:00 Dantzaldia Elustondo anaiarreba trikitilariekin Xoxokako eskolan.

Urriak 4, asteartea

  • 17:00 Idi-asto proba: Joxe Mari Elolaren idiak (Egues baserria) Eneko Sein-en astoen aurka ariko dira.
  • 20:30 Zahagi-ardoa Xoxokako eskolan (Jatekoa bakoitzak berea eraman! Edaria doan!).
  • 23:00 Gau sorpresa.

Urriak 7, ostirala

  • 12:00 Sega apustua: Julen eta Mari Gabirondo, Suharri Irazustabarrena eta Jon Otegiren aurka. Ondoren gaztetxoen sega erakustaldia.
  • 18:00 Zaldi karrera Xoxokako zelaiean.
  • 20:30 Bertso afaria Xoxokako plazan Agin Laburu eta Iker Zubeldiarekin (Ticketak Adarra, Zelai eta Xauxar tabernetan salgai).
  • 01:00 Erromeria Gari eta Iñaki-ren eskutik goizalderarte.

Urriak 8, larunbata

  • 11:00 Hamaiketakoa Xoxokako eskolan (auzoko adinduek doan). Ondoren Haritz Mujika eta Mikel Artolaren bertso saioa.
  • 11:00 Gaztelu puzgarriak haurrentzat.
  • 15.00 Mus Azkarra Txapelketa Xoxokako eskolan.
  • 16:00 Gaztelu puzgarriak haurrentzat.
  • 17:00 Gorriti eta bere animaliak. Jarraian txokolatea izango da haur guztientzat.
  • 20:30 Betizu jatea Xoxokako plazan (Ticketak Adarra, Zelai eta Xauxar tabernetan salgai).
  • 01:00 Gaupasa Ingo al deu? taldearen eskutik.
  • 03:00 DJ Olaberri Xoxokako eskolan goizalderarte.

Urriak 9, igandea

  • 12:30 Meza nagusia. Ondoren Egape dantza taldearen erakustaldia.
  • 17:30 Herri kirol lehiaketa auzokoen artean.
  • 18:00 Sagardo probaketa: Oianume, Setien, Eula, Elutxeta, Otsua-enea eta Elorrabi.
  • 20:30 Festen amaiera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!