San Millango eskola kirolako kideen irteera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urr. 3a, 02:00

Ikasturteari hasiera ederra eman diote Zizurkilgo San Millan eskolako 'Eskola Kirola' ekimeneko kideek. Zarate eta Andazarrate arteko joan-etorria egin zuten larunbat goizean. Eguraldia guztiz atsegina izan ez bazen ere, ederki pasa zuten gaztetxo zein helduek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!