Jose Ignacio Santamaria gogoan izan zuten atzoko errebote partidan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Joan zen ostiralean, irailak 30, Jose Ignacio Santamaria Leturiondo billabonatarra zendu zen, 79 urte zituela. Gazte garaian errebote jokalari izandakoa eta gerora ere pilotaren inguruan lanean jardundakoa, Behar-Zana elkartearen baitan:

Atzo, urriak 2, Enrike Abril Errebote txapelketako bi partida jokatu ziren Villabonako Errebote plazan. Goizeko 10:00etan hasita, Behar-Zana-Endaiarrak batetik, eta 11:30etan Luzean-Kanbo, bestetik. Elastikoan dolu-zinta jarrita jokatu zuten lehen partida Amasa-Villabonako pilotariek, Jose Ignacio Santamaria gogoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!