Ander Ortiz de Muruaren marrazki tailer koloretsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urr. 3a, 02:00

Joan zen larunbatean, marrazki tailerra eskaini zuen Atxulondo kultur etxean Ander Ortiz de Murua artista billabonatarrak. Haur, gazte nahiz heldu, herritar asko gerturartu zen artistaren teknikak ezagutu eta praktikan jartzera:

Tailer koloretsua izan zen eta kolore biziekin baso dotoreak irudikatu zituzten. Emaitza eskuan, gustura etxeratu ziren tailerreko parte hartzaileak.

Tailerraren egun berean amaitu zen ia hilabetez Plazida Otaño Aiztondoko liburutegian ikusgai egon den Ander Ortiz de Muruaren 'Argiaren bila' erakusketa, harrera beroa izan duena. Azaroaren 10etik aurrera Madrilen izango da ikusgai.

Urriaren 10etik 30era, Villabonan jaio eta Asteasun bizi den Lierni Mendia marrazkilariaren txanda izango da. 'Marraz marra' erakusketa aurkeztuko du Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gelan. Erakusketaz gain, tailer artistikoa ere eskainiko du Atxulondon urriaren 22an. Parte hartu ahal izateko, urriaren 17a baino lehen eman behar da izena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!