Oroimen historikoaren inguruko argitalpena

2013 urtean Adunako Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera,  oroimen historikoa berreskuratzeko lanketa hasi zuen. Ondoren, 2014 urtetik aurrera Asteasu eta Zizurkileko Udalekin bat eginda eta Foru Aldundiaren laguntzarekin, lanketa horretan sakondu dute. Lau urte hauetan ekintza ezberdinak burutu dituzte eta ateratako ondorioekin, liburu bat osatu dute. Liburuaren aurkezpena egingo dute datorren astean zehar.

Urriak 4, asteartea. Asteasuko udaletxea. 19:00.

Urriak 5, asteazkena. Adunako udaletxea.19:00.

Urriak 6, osteguna. Zizurkilgo udaletxea. 19:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!