Aldagela guztiak zabalik, astelehenetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 30a, 02:00

Astelehenetik aurrera Allurralde igerilekuko lau aldagelak irekita egongo dira: bi aldagela helduentzat eta beste bi haur eta taldeentzat. Irekiko dituzten bi aldagela berrien onuradunak haur eta gazteak izango dira: Allurraldeko ikastaroetan parte hartzen dutenak, igeriketa elkartekoak edota beraien ikastetxeekin etortzen direnak.

Ur beroaren azpiegitura amaitzea falta zaie. Tarteka ur mozketak egon badaitezke ere, bi asteko epean lanak amaituta egotea espero dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!