Botikak biltzeko kanpaina

Andoaingo Hurria-Sahara elkarteak botikak jasotzeko kanpaina abiatu du, datorren asteartera (urriak 4) arte. Kanpaina Andoaingo sei farmaziatan burutuko da. Bilduko diren botiken zerrenda honako hau da: Betadinea, Ibuprofenoa eta Paracetamola haur eta helduentzat, Nolotila, suero fisiologikoa, gasak, inflamazioen aurkako krema, tiritak eta esparadrapoa.
 

 

Sahararrek bizi dituzten bizi baldintza kaskarrak eta azken urteotan pairatzen ari diren uholdeekin, basamortuan bizi ahal izatea mugaraino eramaten ari dira. Elikagai eta botika eskasia areagotzen ari da, horregatik, Hurri-Sahara elkarteak andoaindarrei aipatutako botikak sahararren esku uzteko dei berezia egiten die.  
Eta berriro eskertu, andoaindarrek behin eta berriro erakutsi duten elkartasuna eta eskuzabaltasuna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!