Urkirekin Nafarroa Oinezera, bolondres lanetara

Viana-Lodosa ikastolari dagokio aurtengo Nafarroa Oinezen antolaketa. Ikastola txikia da eta hori dela eta Urki dantza taldeak bolondres lana egiteko deialdia egin du. Familian eta lagunartean joateko plan ezin hobea da, urriaren 16koa. Hauxe da Andoaindik antolatu duten egitaraua:

07:30 Busean irteera.
09:30-15:30 Txosnan lanean.
18:00 Busean itzulera.

Informazioa: 627 441 603.

URKI DANTZARI BIGARREN EREMUAN
Urki dantza taldeak aurtengo Nafarroa Oinezen dantza egiteko aukera izango du, goizeko 11:00tan hasita bigarren eremuan.

VIANA-ANDOAIN LOTURA
1992ko Nafarroa Oinezetik andoaindarrok Bianako ikastolarekin oso gertuko harremana dute, urtez-urte gauzatuz joan dena. Esaterako, Haurren Euskal Jaialdira  hango dantzariak maiz etorri izan dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!