Sanmielak 2016

Jaien hasiera jendetsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

San Juan plaza beterik zegoen Miela Marizulotik jaitsi zenean. Asteazken arratsaldean hasi ziren jaiak eta igandera arte dozenaka ekitaldi iragarrita daude. Pegoia Antton Jauregik irakurri zuen zeinak kultura defendatu zuen: 'Kultura aldarrikatzen dut, ezin gara libre izan kulturarik gabe'. Anabas eta Txanbolin taldeak gogoan izan zituen, eta bi talde hauetako kideek kantu bat eskaini zioten udaletxeko balkoiaren bestaldean.

[Argazkiak]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!