Ander Ortiz de Murua artistaren marrazki tailerra urriaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 28a, 02:00

Datorren larunbatean, urriak 1, Ander Ortiz de Murua artista billabonatarraren marrazki tailerra izango da Plazida Otaño Aiztondoko liburutegian, 10:00etatik 12:00etara:

Doakoa izango da tailerra, baina bertan parte hartu ahal izateko izena eman behar da aurrez: Ernio Bidea 9A, Beheko Udal bulegoetan (Joxe Arregi plaza) edo  943692495 telefono zenbakian.

12 urtez azpikoek heldu baten ardurapean har dezakete parte.

Ander Ortiz de Muruak, marrazterakoan nahiz margotzerakoan erabiltzen dituen teknika ezberdinak erakutsiko ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!