Segurara joan da txapela, I Behar Zana Udazken Bola Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 27a, 02:00

Joan zen larunbatean jokatu zen I Behar Zana Udazken Bola Txapelketa. Gipuzkoako hogei bikotek hartu du parte denera, horietatik lau, Behar Zana elkartekoak.

Goizeko argazkiak / Sailkapena:

Giro bikainarekin jokatu zuten txapelketaren azken txanpa larunbatean. Jende ugari erakarri zuen goizetik eta ikusmina piztu zen. Herriko nahiz kanpoko herrietako ikusleez gain, besteak beste, Tokioko telebistako hiru kide ere gerturatu ziren bolatokira, bertako giroa grabatu eta Tokioko telebistan eskaintzeko.

Goiz, eguerdi nahiz arratsalde bola jaurtiketan ibili eta gero, iluntzean jakinarazi zuten sailkapenaren berri.

1. ANTONIO AGIRRE-XEPEINO AGIRRE (SEGURA)

2. ANTONIO MINER-IBON MINER (EREÑOTZU)

3. JOSEBA GOIKOETXEA-JOSEBA SAIZAR (VILLABONA)

3. ENRIKE LOPETEGI-ANDRES ILLARRAMENDI (USURBIL-ZARAUTZ)

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!