“Aiurriri adierazi nion bezala, gure abiapuntua zero zen eta alde horretatik 11 ordezkari lortu ditugu. Egia da aurreikuspenak handiagoak zirela, baina ez genuen erreferentzia argirik ezberdin bozkatzen delako Jaurlaritzari edo Kongresuari begira. Hankak lurrean eta alde guztietaik jaso ditugun kolpeak jasota ere, benetako alternatibatzat har gaitezen gogor lan egingo dugu. Andoainen alderdikideak elkartuta gaude eta baikor gara, oso zaila da jarraitzaileak hain errotuta dauzkan herri batean agerpena egitea. Eta guk lortu dugu. Horregatik baikor gara”.