Mari Jose Izagirre, Andoaingo EAJ-PNVren izenean, hauteskundeen emaitzekin oso pozik agertu da: "Beste behin ere, euskal gizarteak babesa eman dio EAJren proiektuari, herri honen etorkizuna bermatzeko proiektu solido eta errealista aurkeztu dugulako. Urkullu Lehendakariarengan konfiantza eta babes zabala ipini du gizarteak, eta bihartik aurrera gogor lan eginez erantzungo dugu".
Azkenik, Andoaingo emaitzei dagokionez, "boto gutxi batzurengatik lehen indarra izateko borrokan aritu gara. EAJren aldeko olatuak Andoain ere busti du, eta garaile moralak sentitzen gara. EAJren alde bozka eman duten 1858 andoaindarrei eskerrak ematea besterik ez zaigula geratzen".