Jon Zulueta EH Bilduko bozeramaileak poza agertu du, lortutako emaitzekin: “Ditugun datuekin EH Bilduren goraldia ikusten da eta etorkizuna eraikitzen jarraitzeko EH Bildu posizio txukunean dago. Datozen lau urteetarako herri mailako estrategia lantzeko eraginkor izango gara”.
Herri mailari dagokionez, “irailean esan genuen hauteskunde bakoitzaren atzean gako ezberdinak daudela. Alde horretatik EH Bildu Andoainen oso errotuta dago, eta horren adierazle da gaur jaso dugun babes handia. Lanean jarraituko dugu orain arte bezala, Udalean eta baita gizarte mailan ere. Orain arteko lan moldean sakonduko dugu, urteotako akordio zabalak mantenduz. Agintaldi honetan ongizatean aurrerapauso handiak eman nahi ditugulako. Jaso ditugun boto horiek guztiak zinez eskertu nahi ditugu, ordezkatzen dudan EH Bilduren izenean”.