Akarregi onena, epaimahaikideen iritziz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 25a, 02:00

Bart gauean Zumea plazan ipinitako karpan Euskal Herriko II. Sagardo Txapelketa Herrikoia ospatu zen eta afaltzen aritu ziren epaimahaikideek Akarregi onena izendatu zuten, Lizeaga eta Itxas-Bururen aurretik. 36 sagardotegik hartu dute parte guztira bigarren urtez egin den txapelketan eta 200 pertsonek osatu zuten epaimahai herrikoia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!