Nepalen zaurituetakoa da Amaia Lasa andoaindarra

Atzo Manaslu mendi inguruan istripua izan zen, zeinean hiru pertsona hil ziren trekking batean parte hartzen ari ziren bitartean. Espediziokideen artean aurkitzen zen Amaia Lasa andoaindarra eta, senideek adierazi bezala, egoera onean da. Andoaingo Udalak elkartasuna adierazi dio andoaindarrari, eta "ahal bezain laister etxera bueltatzea espero dugu".

Euskalerria irratiak Lasaren espediziokide Arrizibita elkarrizketatu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!