Sanmielak 2016

Sarrerak, txartelak eta entseguak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 22a, 02:00

Azken orduan dabiltzanentzat informazio praktikoa, jaietako hitzordu esanguratsuenei buruzkoak:

Sarrerak: Gabon Txirrita, 400 istorio

  • Bi ikuskizunetarako sarrera batzuk geratzen dira. Sarrera horiek eskuratu nahi dituenak ekitaldia hasi baino ordubete lehenago kiroldegiko leihatilan eskuratu ahal izango ditu. Lagun bakoitzak, gehienez ere bi sarrera erosi ahal izango ditu.

Txartelak: Bertso afaria

  • Irailak 24, larunbata. 21:30. Oianume
  • Txartelak salgai daude Xauxarren eta Kantoin, 25 eurotan.

Txartelak: Patata tortilla lehiaketa

  • Irailak 29, osteguna. 20:30. Txosnagunea Txartelak salgai daude Amaiur, Kantoi eta Xauxar tabernetan, 2 eurotan. Prezio horretan edaria, ogia eta mahaia sartzen dira. Patata tortilla, koadrila bakoitzak berea egin beharko du txosnagunean bertan.

Txartelak: Oilasko jatea

  • Irailak 30, ostirala. 21:00. Txosnagunea Irailaren 28ra bitarte txartelak salgai daude Xauxar, Guria eta Kantoi tabernetan. 16 euroko txartelarekin bi lagunek afalduko dute: Entsalada, oilaskoa, edaria, ogia eta bi aulki.

Txartelak: Iñistor jaia

  • Urriak 2, igandea. 14:30. Txosnagunea Irailaren 28ra bitarte txartelak salgai daude Kantoi, Guria eta Bikain kafetegian. • Helduen menua (25 euro): entsaladilla, itsas kabra, karrillerak, hojaldrea, kafea eta kopa. • Haurren menua (16 euro): makarroiak, eskalopea, izozkia.

Entseguak: Urdanbor

  • Urriak 1, larunbata. 19:00. Plazido Muxika
  • Entsegu orokorra datorren astelehenean (irailak 26) egingo dute San Juan plazan, iluntzeko 20:00etan hasita. Jaietako larunbatean arratsaldeko 19:00etan abiatuko dira Plazido Muxika plazatik. Afalostean, 00:00ak aldera bigarren txandari ekingo diote.

Entseguak: Ingurutxoa

  • Urriak 2, igandea. 12:30. San Juan plaza.
  • Entseguak asteazkenero, 19:00-20:00 artean, Denda Berrin.
  • Dantza taldeak parte hartzeko deia zabaldu nahi die urnietar guztiei: 674 252 581 / agaurnieta@gmail.com.

Entseguak: Dantza-soka

  • Urriak 2, igandea. 20:30. San Juan plaza.
  • Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean entseatzeko hiru aukera: Irailaren 22an, 26an eta 27an iluntzeko 19:00etatik 20:30era Saroben.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!