Andoaindarra Euskaraz 2016

Egun osoko festa jarraitzeko gida

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 22a, 02:00

Larunbat honetan, irailak 24, hilabete luzez prestatzen aritu diren Andoaindarra Eguna ospatuko da Goikoplazan. Ekitaldiak bata bestearen atzetik burutuko dira, goizetik gauera. Izartxo aisialdi taldeak antolatutako tailerrekin abiatuko da eguna. Herritarrak Goikoplaza aldera abiatzeko diana, bestalde, ikusgarria izango da. 

Gida:

BEZPERAN HITZALDIA
Ostiral honetan, irailak 23, frankismo garaian Larramendi antzerki taldeari buruzko mahai-ingurua antolatu dute Basteron. Euskara galerazita zegoen garaiari buruzko pasadizo ugari entzun ahal izango da Eloi Artolazabal eta Larramendi antzerki taldeko hainbat kideren ahotik. 19:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa da.

Tailerrak, argazkiak
10:00etan Izartxoren eta Ludotekaren eskutik eskulanak egiten hasiko dira haur eta gaztetxoak. 11:00tan emango diote  hasiera argazki-rallyari, nola ez, euskararen eguna ardatz hartuta. Bi maila izango dira, haur-gazte eta helduena eta lehen hirurentzat sari bana izango da.

DIANA
Ikusgarria izango da: Karrikatik Axeri-dantza eta txistulariak, Juanita Alkaindik Katramila eta Soinuak.

KONTZEJUPEKOA
Neska-mutilak eskupilotan arituko dira, joko bizia eta azkarra ahalbidetzen duen frontoi berezian.

SAGARDO KATA
Sagardoaz zertxobait ikasteko aukera izango da Irati Amondarainen eskutik. Adi, parte hartzeko txartelak aldez aurretik erosi behar dira eta.

MARMITAKOA, PATATA TORTILLA
Horixe izango da antolakuntzak Goikoplazan eskainiko duen “menua”. Marmitakoa elkarteek prestatuko dute, eta razio bana 3 eurotan salgai izango da. 
Patata-tortilla pintxoak lehiaketakoak izango dira, herritarrek etxean eginda aurkeztu beharko dutena. 0,5 eurotan salgai jarriko dira.
Bazkarirako sagardoa eskainiko dute.

MUSIKA, ANTZERKIA
Herrikideak bazkaltzen ari direla Udal musika eskolako “Fino’s band” konboak saioa eskainiko du. Mailu Arrutik eta Ane Huizik euren aldetik kale antzerki saioa eskainiko dute.

GAZTESELFIE, EROMERIA
Gazte Lokalak argazkiei loturiko lehiaketa antolatu du. Jarraian, euskararen eguneko kantarekin dantza egin ahal izango da. Ondoren, euskal dantza saio gidatua Jon Iraolaren eskutik.

PINTXO POTEA 
Pintxoak, kantuak eta bertsoak. Goikoplazako tabernez gozatzeko aukera bikaina.

BASQEXTREMFOLK
Musika, dantza eta antzerki ikuskizuna, Andoaindik Andoainera egindakoa.

PERKUSIO IKUSKIZUNA
Danbor eta suziri hotsak jaiari amaiera emateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!