Edukiontziak zabaltzeko txartel banaketa, baserritarrei zuzenduta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Gaikako zabor bilketaren sistema berriaren aurrean, organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekitzeko beharrezkoa den txartela jaso ahal izateko, bi hitzordu antolatu ditu Udalak baserri guneetako biztanleei zuzenduta:

-Irailak 27a asteartea: Berdura plazan, 09:30etatik-12:30etara.
-Irailak 29, osteguna: Amasako Kultur etxean, 16:00etatik 20:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!