Nekane Txapartegiren aldeko elkarretaratzea, Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 21a, 02:00

"Nekane Libre: Asilo politikoa orain, estradiziorik ez!" lelopean, elkarretaratzea egin zuten atzo Suitzako kontsulatuak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Eskutitz bat eraman zuten kontsulatura Txapartegiren asilo politikoa eskatzeko. Larunbat honetan Nekaneren aldeko manifestazioa egingo dute Bernan. Autobusa antolatu dute hara joan ahal izateko eta Asteasuko tabernetan zabalik dago izena emateko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!