Andoaindarra Euskaraz 2016

BasqExtremFolk, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 21a, 02:00

"Andoaindarrak 400" ekimenean Basteron eskaini zuten ikuskizuna berriro taularatuko dute Andoaindarra Euskaraz egunean.

 

2015eko abenduaren 13an BasqExtremFolk jaialdia eskaini zuten Basteron, Andoainek herri izaera lortu zueneko 400. urteurreneko ospakizunen baitan. Migrazioak hizpide hartuta, kultur ikuskizuna izan zen zeinean dantza, antzerkia eta musika maisuki uztartu zituzten. Andoaindarra euskaraz egunaren lehen edizioa Goikoplazan izanik, guztiz egokia iruditu zitzaien orduko ikuskizun hura berreskuratzea. Hogar Extremeñoko Juanfe Moyanok estreinaldiaren atarian ikuskizunaren muina horrela azaldu zuen: “Extremadura utzita 60ko hamarkadan Andoainera etorri eta bertan zein jende eta zein kultura topatu zuen irudikatu nahi izan dugu. Horretarako, antzerkia erantsi diogu ikuskizunari”. Katramilakoak arduratu dira antzerkiaz. 

Atal berezia: AndoaindarraEuskaraz

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!