Hogei bikote I. Behar Zanako Udazken Bola Txapelketan lehian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 19a, 02:00

Larunbatean abiatu zen I. Behar Zanako Udazken Bola Txapelketa Villabonako bolatokian. Guztira 20 bikote ari dira parte hartzen. Datorren larunbatean, final-laurdenen eta finalaurrekoen ondoren, finalaren txanda izango da.

Argazkiak (Joxe Mari Etxebeste) / Kronika eta sailkapena:

Gustura geratu ziren antolatzaileak txapelketako lehen egunak eman zuenarekin; eguraldiak lagundu ez bazuen ere, estalkiekin estali zuten bolatokia eta euri zaparradetatik ondo babestu ziren bertaratuak. Joxe Mari Etxebeste Behar Zana bola taldeko arduradunak, “jendea oso gustura geratu zen eta kanporaketak oso politak izan ziren”, zehaztu du. Hurrengo larunbatean, irailak 24, goizez nahiz arratsaldez jokatuko dira final-laurdenak, finalaurrekoak eta finala.

Final-laudenetarako sailkatutako bikoteak:

-Antonio Miner eta Ibon Miner // Felix Maiz eta Joxe Maiz (10:00-10:40)

-Joseba Goikoetxea eta Joseba Saizar // Naiara Peñagarikano eta Iker Etxezarreta (10:40-11:20)

-Luis Aizpeolea eta Patxi Arrondo // Enrike Lopetegi eta Andres Illarramendi (11:20-12:00)

-Xeperino Agirre eta Antonio Agirre // Xabier Ayerza eta Joxe Mari Etxebeste (12:00-12:40)

Finalaurrekoak 17:00etatik 18:20etara jokatuko dira eta 18:20etatik 19:00etara finala.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!