Nekane Txapartegiren aldeko ekimena, Zelatunen

Euri zaparradak eta eguraldi hotza nagusitu ziren atzo Zelatunen. Ohiko erromeriaz gain, hitzordu berezia zegoen antolatuta eguerdiko 12:00etan, Nekane Txapartegi asteasuarraren aldeko ekimena, hain zuzen. Asko izan ziren, eguraldi petralari aurre eginez, Zelatunen bildu zirenak. Taldeko argazkia atereaz erakutsi zioten babesa Txapartegiri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!