Pilota, txakolina eta pintxoak, Amasako VI. Txakolin festan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 19a, 02:00

Arratsaldeko 16:30etan, pilota partidarekin ekin zitzaion larunbatean festari Amasan eta iluntzea ondo pasa arteluzatu zen; txakolin eta pintxo ugari dastatzeko aukera izan zen. Argazkiak / Kronika:

Santxo-Alduntzin eta Labaka eta Erasun pilotariak nor baino nor aritu ziren Amasako pilotalekuan. Asko jokatutako partida eskaini zuten pilotariek, baina azkenean Labaka eta Erasun zizurkildarrak gailendu ziren 22-19, berriki Antiguoko txapelketa irabazi duten Santxo eta Alduntzin pilotarien aurrean.

Larunbateko eguraldi txarrak atzendu egin zuen jendea eta pilota partida ikustera jende askorik gerturatu ez bazen ere, arratsaldean zehar amasar eta inguruko herritar ugari gerturatu zen txakolin eta pintxo dastaketara. Euskal etxe ezberdin ugaritako txakolina dastatu ahal izan zen bertan, aurten berrikuntza nagusia Amasako Hika txakolinaren aurkezpena izan zelarik. Herrikoek herrikoa dastatu nahi, noski, eta abiada bizian amaitu ziren botillak.

Giro polita sortu zen Amasako pilotalekuan iluntzean. Trikitilarien doinuak zuzenean zirelarik, nahikoa jan, edan eta solarerako tartea izan zen. Amasar ugarik bat egin zuten, beste behin, festaren antolaketan; izan pilotalekua egokitzen, jatekoa prestatzen nola jan-edanak zerbitzatzen.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!