Bertso afaria Oianumen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 19a, 02:00

Dagoeneko ohitura bilakatzen ari den bertso afaria izango da larunbat honetan Oianumen, 21:30etatik aurrera. Emanaldia bertso musikatuek osatuko dute.  Bi bertsolari izango dira, biak ere eskarmentu handikoak. Alde batetik, Oscar Estanga nafarra, eta bestetik, Oihana Iguaran amasarra.

Estangak Nafarroako bertsolari txapelketetan finalera iristea ohituta dago. Bertsogintzaz gain, ikuskizun eta musika ekimen ugaritan parte hartu izan du.
Iguaranek, berriz, Gipuzkoako azken bertsolari txapelketako finalean abestu zuen eta geroztik saioak ugaritu egin zaizkio. Uda honetan, esaterako, maiz igo da taula gainera puntako bertsolariekin buruz buru aritzera.

Txartelak salgai
Aurretik erosi behar dira, eta dagoeneko salgai daude 25 euroko prezioan, Xauxar eta Kantoi tabernetan eta baita Oianume jatetxean bertan ere. Txartelak erosteko azken eguna, irailaren 21a izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!