Andoaindarra Euskaraz 2016

Andoaindarra Euskaraz eguneko kantua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 17a, 02:00

Euskararen egunak badu bere kantua, eta baita koreografia ere. Arratsaldeko 19:00etan hasita, kantua entzutearekin batera nahi duenak Leire Rekaldek landutako koreografia dantzatzeko aukera izango du.

Garazi Kamiok idatzitako kantua:

Eguna antolatzearekin batera, ospakizunari hitza eta doinua jartzea erabaki zuten. Udan kantua aurkeztu zuten eta dagoeneko internet sarean entzungai dago. Musika Jon Oiartzunena da eta hitza, berriz, Garazi Kamiok idatzi du. Ahotsetan Lorratzak taldeko Garazi Jauregi eta Rebeka Gestoso aritu dira. Kantuak, nola ez, euskaraz bizitzeko gonbitea luzatzen du.

Hitzak kANTATZEKO
Badator itzaletik kalera
Andoain bustitzera
hitzez hitz arnasten
geroari bide egitera.
Itzalik izango ez duen
hizkuntzaren ubera,
andoaindarrok egunero
euskaraz biziko gera.

Kiribildu euskaraz!
Kalera, euskara zabaltzera!

Atzo bezala gaur ere
bihar datorrenari,
eutsi indarrez apustuari
tira barruko senari.
Zabaldu hamaika hitz
ez itxi aterik
esna dezagun euskara
Andoaingo lozorrotik.

Andoaindarra euskaraz!
Kalera, kalera euskera!
Irten kalera
iritsi da eta gure aukera
euskaraz bizi, esna amestu
andoaindarra euskaraz!

PAUSOAK DANTZATZEKO
Kantuaz gozatzeko aukera egon badago, dantzaren bitartez. Eta dagoeneko Leire Rekaldek koreografia egin du, bideoan ikusgai dagoena. Arratsaldeko 19:00etan nahi duenak kantuarekin batera dantza egiteko aukera izango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!