Iñaki Arantzadi gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 16a, 02:00

Urnietako eliz-elkarteak eta parrokiak haren aldeko meza atera du, irailaren 25ean ospatuko dena, igandearekin, eguerdiko hamabietan hasita (12:00). Deia zabaldu du urnietarrek bere oroitzapena eskain diezaioten don Iñakiri.

Irailaren 11n Iñaki Arantzadiren heriotzaren lehen urteurrena bete zen, bere jakinduriak eta bizitzeko pozak umezurtz utzi zituela Urnietan maite zuten guztiak. San Juan plaza hutsik sumatzen dute askok geroztik. Oraindik ere, udazken honetan Aiurri astekarian aukera izango dugu hark utzitako idatzi batzuez gozatzeko, idatzirik utzi zituen bere azken iritzi, istorio eta aholkuak, hain zuzen ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!