Egape ikastolaren urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 16a, 02:00

50. urteurreneko ospakizunei ekin diete Urnietako Egape ikastolan. Gaur ekitaldi instituzionala egin dute, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren eta Mikel Pagola Urnietako alkatearen parte hartzearekin. Bihar, berriz, Kantujira egingo dute Lurdes Iriondo eta Xabier Lete gogoan.

Kantujira:

Irailak 17, larunbata

  • 11:30    Irteera. Ibilbidea, Egape ikastolatik abiaturik, Idiazabal kalean zehar, Sanjuan plazaraino.
  • 13:15    Lourdes Iriondo eta Xabier Leteri omenaldia, euren etxe aurrean plaka ipiniaz.   
  • 13:30    Aire ahizpen musika emanaldia, Lourdes Iriondoren abestiekin.
  • 14:00    Herri bazkaria.
  • 16:00    Aire ahizpen bigarren emanaldia. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!