Bidegorri Fest, bizikleta eta patinetan bira Tolosaldean

Igande honetan, irailak 18, Mugikortasun astea dela eta, BIZIBIRA 2016 ekimenaren baitan, Bidegorri Fest antolatu du Tolosaldea Garatzenek, hainbat Udalen babesarekin. Eskualdeko bidegorria zeharkatzen duen bira patinetan eta bizikletan egin ahal izango da. Aurten Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera bideratu da ekimena. Helmuga Tolosan izango da eta familiei zuzendutako ekintza asko burutuko da egun osoan zehar. Aiztondo bailaratik irteerak: Asteasu (abiapuntua): 10:30 / Zizurkil (Pasus): 10:45 / Villabona (kiroldegia): 10:55.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!