Ebakuazio proiektua gauzatu da Zubimusu Ikastolako Txermingo eraikinean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 16a, 02:00

Amasa-Villabonako Udalak eta Zubimusu Ikastolak sinaturiko lankidetza hitzarmenari esker, ebakuazio proiektua eraman da aurrera Txermingo eraikinean. Udan zehar, umeak oporretan zeuden bitartean, Zubimusu ikastolan obretan aritu dira ebakuazio proiektua gauzatzeko. Ikastolaren fatxadari atxikita, eraikuntzaren hiru solairuak lotzen dituen eskailerak eraiki dituzte ebakuazio plana behar bezala betetzeko:

Ebakuazio proiektuak 145.701,71€ko aurrekontua du. Hezkoop. Elkartetik 43.710,51€ko diru-laguntza lortzea aurreikusten da, aurrekontuaren %30a. Gainontzeko kopurua, hau da, 101.991,20€ren banaketa ondorengo eran egingo da: aurrekontuaren %75 Amasa-Villabonako Udalak bere gain hartuko du, 76.493,40€, alegia eta Zubimusu Ikastola Kooperatiba Elkarteak aurrekontuaren %25, hau da 25.497,80€.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!