Gurdi Bideko espediziokideak iritsi dira eskualdera

Andoainen dira Gurdi Bideko espediziokideak, 14:00ak aldera iritsita. Idiak eta behiak Urigain kultur etxearen inguruetan utzi dituzte eta segidan Irunberri elkartera abiatu dira merezitako otordua jatera.

Eguna Andoainen igaro ondoren, bihar, Urnieta aldera abiatuko dira 08:00ak aldera. Eskualdean oharkabean pasatzen ari bada ere, ikusmina sortzen ari da hainbat herrikideren artean.

Hemeroteka: Gurdi Bidea

[Argazkiak]

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!