Urritik ekainera, larunbat goizetan robotika ikasiz gozatzeko aukera eskainiko dute Larraulen. Bi taldetan banatuta arituko dira gazteak. 09:45etatik 11:15etara, zortzi eta hamaika urte artekoak arituko dira, eta hamabi urtetik gorakoek hartuko diete txanda, 13:00a arte. Elektronika, 3-D inpresioa, robotika, bideo-jokoek sorrera... hainbat gai landuz, sormena, pentsamendu logikoa, matematikoa eta beste hainbat gaitasun landuko dituzte. Informazioa gehiago: 660 382 674.
alberto@doplay.es edo www.doplay.es