VI. Txakolin eguna, larunbatean Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 15a, 02:00

Irailaren 17an, larunbatean, Amasako Txakolin egunaren seigarren edizioa burutuko da arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Urtero bezala, pilota partidarekin emango zaio hasiera festari. Guztira 30 upategitako txakolina dastatu ahal izango da. Aurtengoan, ordea, bada berrikuntzarik: Amasako Hika upategi berriaren aurkezpena egingo baita:

Arratsaldeko 16:30etatik aurrera jokatuko da pilota partida Amasako pilotalekuan. Santxo-Alduntzin (Antiguoko irabazleak) eta Labaka-Erasun pilotariak lehiatuko dira.

Sarrerak

-Pilota partida + txakolin dastaketa + 2 pintxo: Helduak (12€), 6-16 urte bitarte (4€), 6 urtetik beherako umeak (dohain).

-Pilota partida: 7€.

-Txakolin dastaketa + 2 pintxo: 5€.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!