Igerilekua berrituta
Igerileku handiaren sakonera aldatu egin dute. Lehen 1,25-2,15-1,90 metro neurtzen zituen; orain, berriz, 1,25-1,54-1,40 metro. Horrez gain, bestelako konponketak ere egin dituzte: lurra aldatu, zutabeen behekaldeak konpondu eta margotu, eta igerileku txikiaren aldeko egurra txukundu, besteak beste.