16 urtetik aurrerako herritarrei egin diete ikastaroetarako eskaintza. Pilates, Aerobic, Kenpo edota Zumban parte hartu ahal izango dute.
-Izena emateko epea irailaren 16an amaituko da.
-Plaza mugatuak dira
-Gutxieneko izen-ematerik ezean, ikastaroa bertan behera gera daiteke.
-Posta elektronikoa: aiztondo@aiztondo.eus.
-Izen-ematearekin, ikasturte osoko hileroko kuotak ordaintzeko konpromisoa hartzen da, nahiz eta ikastarora joaten ez jarraitu.