Zabor bilketa sistema berrirako txip banaketa, gaurtik ostiralera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 13a, 02:00

Gaur goizean hasi dira herriko 17 puntutan, gaikako zabor bilketarako edukiontziak ezartzen. Era berean, gaur hasi dira herritarren artean errefuxa eta zabor organikoaren edukiontziak ireki ahal izateko txip edo txartelak banatzen ere. Aste guztian zehar, gune eta ordutegi ezberdinetan jaso ahal izango dira txartelak:

-Irailak 12, astelehena: Olaederra kiroldegia, 10:00-14:00.
-Irailak 13, asteartea: Berdura plaza, 10:00-14:00.
-Irailak 14, asteazkena: Txermingo jubilatuen egoitza, 10:00-14:00.
-Irailak 15, osteguna: Olaederra kiroldegia, 16:00-20:00.
-Irailak 16, ostirala: Berdura plaza, 10:00-14:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!