Elbarrenako jaiak 2016

Giro ederrean amaitu dira Elbarrenako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 12a, 02:00

Eguraldia lagun, jende asko gerturatu zen atzo Elbarrenako jaietako azken egunaz gozatzera. Bikain hasi zuten eguna, sardina eta sagardo dastaketarekin. Dantzari txikien emanaldiak jendez bete zuen plaza eta giroa bero mantendu zen arratsaldeko eraldoi eta buruhandien konpartsan ere. Hodei magoaren emanaldian aho zabalik utzi zituen haur eta helduak eta afalondoan, Bi bala bertso musikatuak izan ziren gozagarri. Melokotoiaren hiletarekin amaitu ziren aurtengo Elbarrenako jaiak.

Argazkiak: Sardina jatea / Dantzari txikiak / Erraldoien konpartsa / Hodei magoa


 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!