Irrintziren XX. Azoka Berezia eta elkarteen arteko Isats gisatuen lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 13a, 02:00

Joan den larunbatean, Irrintzi elkartearen XX. Azoka Berezia burutu zen Txermingo ikastola azpian. Postu ugari, eskualdeko elkarteen arteko Isats gisatuen lehiaketa... Giro ona nagusitu zen goiz eta eguerdian zehar:

Irrintzi elkartearen azoka / Isats gisatuen lehiaketa

Zazpi elkartek hartu zuten parte Isats gisatuen lehiaketan: Zunbeltz, Irrintzi, Behar Zana, Uxo Toki, Ubane, Txulobi eta Beer Toki. Azken horiek lehen aldiz aurkeztu ziren lehiaketara eta ardoarekin beharrean, garagardoarekin prestatu zuten platera. Lazkano ahizpak, Joxi Mujika, Jokin Zabala eta Joxe Mari Yarza sukaldariek osatu zuten epaimahaia. Ondorengoa izan zen haien epaia:

1.- Uxo Toki: 71,5 puntu

2.- Irrintzi: 68,5

3.- Beer Toki: 57,5

4.- Txulobi: 54,5

5.- Ubane: 48,5

6.- Behar Zana: 44

7.- Zunbeltz: 40

Azoka Bereziaren XX. edizioan ere, postu dotoreenei sariak banatu zizkieten, ohi denez. Ekitaldi honetan ere denetariko eskaintza izan zen: barazki, hestebete, kontserba, gazta, ezti, sendabelar, bitxigintza... Lehen saria Arabako Izuria herri txikira joan zen, bertatik antzinako artisau erara egindako gazta eta ezti postu dotorea ekarri baitzuten. Pozarren jaso zuen saria irabazleak.

Bigarren saria, berriz, urtero Txermingo ikastolara etortzen den egurrezko Jose Manuel Tejedor Larrabetzuko gozogilearentzat izan zen eta hirugarrena, Saioa Legarra bitxi-egile sopelatarrarentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!