Agirre saritu dute Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 12a, 02:00

Igande honetan Ordiziako Barrena kultur etxean banatu zituzten XXV. Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketako sariak. Orotara hogei lan jaso ditu Goierriko bertso-eskolak, Argi-berri elkarteak eta Ordiziako udalak elkarlanean antolatzen duten lehiaketan.

 

Irabazlea Karmele Mitxelena oiartzuarra suertatu da, “Bigarren eskuko bihotzak” sortarekin; 500 euro, “Txikia” oroigarria eskuratuz.

Bigarrena Iñigo Legorburu izan da, “Lesbosetik” lanarekin. Egileak errefuxiatu siriarren dramari buruz hitz egiten du.

Hirugarren Amaia Agirre geratu da, “Hauteskundeak” lanarekin, 300 euro eskuratuz.

Hiruren lanak argitaratu egingo dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!