Arantzazuko amaren eguna ospatu zuten atzo Zizurkilen. Goizeko ekaitzak giroa pixka bat hoztu bazuen ere, eguerdirako hasi zen jendea plaza ingurura gerturatzen. Jubilatuek giro ederrean gozatu zuten eurentzat prestatutako bazkaria eta baita ondorengo dantzaldia ere. Haurrek berriz, Irrien lagunekin dantza eta kanta egiteko aukera izan zuten. Gauean, bertso saioa eta Trakets taldearen dantzaldia izan ziren protagonista.
Argazkiak: Irrien lagunak / Jubilatuen dantzaldia