Euskalduntzeko ikastaroak Villabonan eta Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 8a, 02:00

Irailaren hasieratik aurrera euskara ikasi nahi duen edozein herritarrek aukera izango du izena emateko Villabonako eta Zizurkilgo Euskara Zerbitzuetan. Maila guztietako ikastaroak eskainiko dira, goizez edo arratsaldez, Villabonan edo Zizurkilen, beti ere, taldeak osatuz gero:  

Etorri berrientzat AISA ikastaroak eskainiko dira, goizez edo arratsaldez, astean 3 egunetan, guztira 60 orduko ikastaraoak; oinarrizko ikastaroak, astelehenetik ostegunera, 09:30etik 11:30era; 1. eta 2. hizkuntza-eskakizuna lortzeko ikastaroak astean 3 egunetan, 09:30etik 12:00etara,  eta autoikaskuntza ikastaroak edozein mailatako ikasleentzat.

Informazio   gehiago  nahi  izanez  gero, Villabonako eta Zizurkilgo Udaleko Euskara Zerbitzuetara jo dezakezue, edo bestela, 943 693501 (Villabona) edo 943 692495 (Zizurkil) telefonoetara deitu goizeko 09:00etatik 14:00ak arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!