Kalitate handiko kontzertua Sorabillako jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 8a, 02:00

Karmele Muro sopranoaren eta Joxean Paskual organo-jotzailearen kontzertua iragarri da ostiralerako, 20:00etatik aurrera. Bi musikari donostiarrek abesti klasikoez eta euskal doinuez osatuko kontzertua eskainiko dute Sorabillako San Martin elizan. Doan izango da sarrera.

Muro ibilbide luzeko abeslaria da, ahots zoragarrikoa. Makina bat orkestrekin batera abestu izan du, Nafarroan, New Yorken, Frantzian eta Italian kantuan lizentziatura lortu zuenez geroztik. Hala nola, Musikeneko Orkestra Sinfonikoa, Baiona-Euskal Kostako Erregio Orkestra, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa edo eta Ensemble Orchestral Ermend Bonnal. Aditua da musika pedagogian, eta ahots-teknikako ikastaroak eman ohi ditu EHUn edo Deustuko unibertsitatean.

Joxean Paskual, berriz, orkestren zuzendaritzako, klabezineko, organoko eta armoniako goi ikasketak egindakoa da. Musikari aski ezaguna da Andoainen, 1998az geroztik Alberto Agirre abesbatzaren zuzendari gisa batez ere. Nolanahi ere, ez da geldirik egotekoa musika munduan, eta organo-jotzaile gisa kontzertu ugari emateaz gain, hainbat orkestren zuzendari izandakoa da. Batzuk aipatzearren: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Baionako Orkestra Sinfoniko Gaztea, Gazteen Easo Abesbatza, Estokolmoko Erret Musika Eskola, Galizako Orkestra Sinfonikoa… Aldizka, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Asturiasko Orkestra Sinfonikoarekin kolaboratzen du, eta egun, Tolosako musika Kapelauko organo-jotzailea da, eta Errenteriako Andra Mari Abesbatzako zuzendari ordea. 
 


EGITARAUA
Irailak 8, osteguna

11:15 Txupinazoa, suziriak eta kanpai errepika.
11:30 Meza Martin Deunaren elizan, Alberto Agirre abesbatzarekin.
Ondoren, auzokideentzako hamaiketakoa.
19:00 Pintxo-potea.
21:00 Auzo afari-merienda, bakoitzak berea eramanda.

 

Irailak 9, ostirala

10:00 Mendi irteera, auzoko inguruneak ezagutuz.
18:30 Joxe Mari Iturzaeta memorialeko txapeldunen errebantxa.
          Emakumeak: Ainarika-Izarne, Olatz eta Rakelen aurka.
           Gizonezkoak: Loidi-Iñaki, Alvarez-Arrutiren aurka.
20:00 Kontzertua, San Martin Deuna elizan.
21:00 Zikiro afaria. Ondoren, Los Ruby musika taldearekin dantzaldia.

 

Irailak 10, larunbata

10:00 Herri krosa bikoteka. Binakako lasterketa ez lehiakorra. Bikote bakoitza minutu bateko tartearekin irtengo da. Belkoaingo gurutzerainoko joan-etorria. Bikote bakoitzari denbora hartuko zaio, baina ez da sailkapena osatuko.
11:00 Haurren krosa eta jolas herrikoiak.
11:30-14:00 Puzgarriak frontoian.
17:00 Haur antzerkia, Patata Tropikala: “Kondaira baten truke”.
17:00 Ate ireki jardunaldia, Erretore Etxean.
16:00-18:30 Puzgarriak.
19:00 Andoaingo batukada feministaren emanaldia.
20:00 Sardin-jatea.
21:00 El Ritmo del Desvan musika taldearen emanaldia. 80ko hamarkadako pop-rock musika biziberritzera datoz.

 

Irailak 11, igandea

10:30 Auzoko eskopeteroak txarangaren laguntzaz auzoan barrena.
11:30 Meza Martin Deuna elizan. 
12:15 Miguel Angel Perez Lasa futbol epaile ohiari eta auzokideari omenaldia.
17:30 Zetreria saioa. Hegazti harrapakariekin erakustaldia.
19:00 Sagardo dastaketa kantujirako abeslarien laguntzaz.
22:00 Festa amaiera

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!